Zer
da Buruntzaldea?
Bost herriren kirol-zerbitzuak hobetzeko tresna.
Zertarako?
Herritarrei kirol-instalazioen eta kirol-zerbitzuen
aukera zabaltzeko.
Zertan nabarmentzen da?
- Udal horietako kirol-instalazioetan abonatuentzat
sarrera librea da, tokian tokiko araudia errespetatuz.
- Kirol-ikastaroen eskaintza zabalagoa da (5 herrirena alegia).
- Kirol-medikuntzaren eskaintza Buruntzaldeko herritarrei zuzendua dago.
- Kirol-jarduera mankomunatuak antolatzen dira (squasha, pala, aerobicka...).
- Eskola-kirolari begira euskarazko kirol-materiala sortzen da edota dagoena
zabaltzen da (entrenamendurako fitxak...)
- Gurasoak kirolari eta euskarari buruz sentsibilizatzeko ekintzak antolatzen
dira (informazio-orriak...).
- Euskara kiroleko jardueretan sustatzeko lan bateratuak egiten dira:
oinarrizko ikastaroak antolatzen dira (futbola, saskibaloia, pilota, boleibola...),
euskara hobetzeko diru-laguntzak bideratzen dira. |