Zer
da Buruntzaldea? Bost herriren kirol-zerbitzuak hobetzeko tresna.
Zertarako?
Herritarrei kirol-instalazioen eta kirol-zerbitzuen
aukera zabaltzeko.
Zertan nabarmentzen da?
- Udal horietako kirol-instalazioetan abonatuentzat
sarrera librea da, tokian tokiko araudia errespetatuz.
- Kirol-ikastaroen eskaintza zabalagoa da (5 herrirena alegia).
- Kirol-medikuntzaren eskaintza Buruntzaldeko herritarrei zuzendua dago.
- Kirol-jarduera mankomunatuak antolatzen dira (squasha, pala, aerobicka...).
- Eskola-kirolari begira euskarazko kirol-materiala sortzen da edota dagoena
zabaltzen da (entrenamendurako fitxak...)
- Gurasoak kirolari eta euskarari buruz sentsibilizatzeko ekintzak antolatzen
dira (informazio-orriak...).
- Euskara kiroleko jarduerak sustatzeko lan bateratuak egiten dira: oinarrizko
ikastaroak antolatzen dira (futbola, saskibaloia, pilota, boleibola...),
euskara hobetzeko diru-laguntzak bideratzen dira.
BURUNTZALDEKO
KIROLDEGIETAKO BAZKIDEENTZAT 2007KO ESKAINTZAK.
La
Perla - Talaso-sport zentroa
Banakoentzako deskontuak: Sasoiko jartzeko zirkuituan (1 h.45 m.) %
15a.
Tratamendu indibidualetan: % 10a.
Taldeentzako deskontuak (10 perts. edo gehiago): Sasoiko jartzeko zirkuituan
(1 h.30 m.) % 30a.
Zirkuitu berezian (5 ordu) % 30a.
Talaso Hotel Zelai - Zumaia
Banakoentzako deskontuak: Sasoiko jartzeko zirkuituan % 15a.
Tratamendu indibidualetan % 10a.
Taldeentzako deskontuak (10 perts. edo gehiago): Sasoiko jartzeko zirkuituan
% 30a.
BUCEO EUSKADI
Open Water Driver hastapena ikastaroan: % 10a.
KSUB
Hastapena ikastaroa Open Water Driver de PADI. Urpeko
bataioa igerilekuan doan.
AEROBIKA:
Jarduera hau 16 urte baino gehiago dituztenentzat
da. Musikaren erritmoan egindako soin-jarduera.
Egoera fisiko orokorra hobetu eta osasun fisikoan
nahiz mentalean positiboki eragin. Taldeko gehienez
20. Urte osoan abuztuan izan ezik.
MANTENIMENDUKO GIMNASIA: Jarduera hau 16
urte baino gehiago dituztenentzat da. Ariketa anitzen
bitartez arintasuna, eta koordinazioaz nagusiki
erresistentzia, malgutasuna eta indarra mantendu
eta garatzea. Taldeko gehienez 20. Urria - ekaina.
POWER-GYM: Helduentzat. Muskuluen
erresistentzia eta tonifikazioa lantzea, eta zama
arinekin sasoiko jartzea.
AHOLKULARITZA-FITNESS MUSKULAZIO GELAN: Tresnak
eta gelako material desberdinak nola erabili informatu
eta aholkatu egiten da, zalantzak eta kontsultak
argitu. Gainera zerbitzu honek laneko plan pertsonala
presta dezake bakoitzaren beharrei egokitua. Urria
- ekaina.
3. ADINA: Jarduera hau jubilatuentzat da.
Intentsitate gutxiko ariketa ezberdinen bidez oinarrizko
kualitate fisikoak, malgutasuna, arintasuna eta
koordinazioa mantentzea eta garatzea. Urria - ekaina.
IGERIKETA: Umeei eta helduei zuzendua. Ikastaroen
mailak: Hasierakoa, Erdikoa, Hobekuntza. Igerilekua
ez dago estalia, eta horregatik ikastaroak udan
bakarrik emango dira.
TENISA: Umeei eta helduei zuzendua. Maila
guztiak.
Pistak estali gabeak dira. Urte osoan zehar.