|
|
MANTENIMENDURAKO
GIMNASIA
Jarduera fisiko hau 16 urte baino gehiago dutenentzat
da. Helburuak: Erresistentzia, malgutasuna, indarra,
arintasuna eta koordinazioa era askotako ariketen
bidez mantendu edo garatzea. Taldeko gehienez 25
pertsona.
GIMNASIA MANTXOA
Jarduera honetan malgutasuna, mobilitatea eta giharren
tonifikazioa lantzen da. Ariketa gehienak lekuan
egiten dira,
korrikaldiak, jauziak eta inpaktuak ekidituaz. Jokoak
eta kirolak
ez dira praktikatzen.
AEROBIKA
Musikaren erritmoaren arabera egindako jarduera
fisikoa da. Koreografia moduan aurkeztu eta ordenatutako
ariketa ezberdinak egitean datza. Taldeko gehienez
25 pertsona.
EGOKITZE
FISIKOA, FITNESA
Jarduera fisiko hau 16 urte baino gehiago dutenentzat
da. Intentsitateari dagokionez, Mantenimendurako
Gimnasia baino exigenteagoa den kirol entrenamendua
da. Taldeko gehienez 25 pertsona.
MANTENIMENDURAKO
IGERIKETA, AQUA-GYM
Jarduera fisiko hau 16 urte baino gehiago dutenentzat
da eta uretan garatzen da. Helburuak: Malgutasuna
eta artikulazioen mugikortasuna, erresistentzia
eta igerian egiteko teknika lantzea. Taldeko gehienez
15 pertsona.
AHOLKULARITZA
ETA BANAKAKO PLANAK
Monitore batek muskulazio gelako eta kardiobaskularreko kirol ekipamenduaren erabilpen egokiaz aholkua eta informazioa ematen du, horrezaz gain banakako entrenamendu planak prestatzen ditu.
IGERIKETA
GIDATUA
Igerilekura igeri egitera sarri etortzen diren
erabiltzaileentzat, horrela eskatuz gero, astean
igeriketako hiru saio antolatuak eta aldakorrak
edukiko dituzte eskuragarri.
GUTXITUAK
Minusbaliatuak diren pertsonentzako jarduera
fisikoa. Helburuak: Kirol instalazio batean
jarduera fisiko etengabea egitea.
Taldeko gehienez 12 pertsona.
IGERIAN
IKASTEA: helburuak
Urarenganako beldurra gainditzea, uretan ziurtasunez
mantendu eta mugitzea, estiloen teknika hobetzea
(hori dena ikaslearen adinaren eta ezaguera
mailaren arabera).
KIROL
LUDOTEKA ( 4 - 8 urte)
Izaera ludikoa eta hezitzailea izanik, Igerilakuan
nahiz Kiroldegiko pistan garatzen den jarduera fisikoa.
Helburua, ondo paseaz, kirol jarduera ezberdinetan
hastea da. Taldeko gehienez 15 pertsona.
INDOOR TXIRRINDULARITZA
Bizikleta estatikoan garatutako jarduera da, erritmo eta erresistentzia aldaketekin irudizko ibilbide bat egitean datza, irakasle batek zuzenduta eta musikaz lagunduta.
JOSTA KIROLA ( 6 - 7 urte )
Ttakun elkartearekin batera kirola, euskaraz
bultzatzen laguntzeko jarduerak
|
|
|
|
| |
|
|
|