Haurra izan duzue?
Zure etxean haur jaioberri bat baduzu, hizkuntzarekin loturiko hainbat erabaki hartu beharrean aurkituko zara. Kanpaina honek erabaki linguistiko horietan lagundu nahi dizu. Bertan aurkituko duzu, esate baterako, haurrei zuzentzen zaizkien hitz goxoen zerrenda.
Nola jokatu haurrekin
0-5 urteko haurrak dituzuen gurasoentzako eskuorria duzu bertan, etxetik hasi behar delako . Bertan seme-alabekiko hizkuntzazko portaera egokiak adierazten zaizkizue: zer egin, zer ez egin, hobekuntzarako gomendioak e.a.
Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntzarako Planak
Udaletako teknikariak, Hizkuntza Normalkuntzarako Planak dituzten
eskualdeko ikastetxeak eta Berritzeguneko teknikaria koordinatzeko ahalegin
bat da, hiru helbururekin:
1- Ikastetxeek dituzten HNPetan Udalek dituzten programak ondo jasotzea.
2- Udalek ikastetxeen HNPen berri sistematikoki izatea.
3- Planak hobetzeko proposamenak egitea.
Zein hizkuntza erabiltzen dituzue enpresan?
Zure enpresako hizkuntzak hobetu kudeatu nahi badituzu, jarri harremanetan udalarekin eta jasoko duzu laguntza eta aholkularitza.
Finantza
erakundeetan eragiteko programa
2002ko apirilaren 26an Euskadiko Kutxarekin hiru urterako sinatuko
hitzarmen berritzea eta baloratzea horretarako sortutako jarraipen batzordean.
Kutxarekin hitzarmen sinatzea eta baloratzea horretarako sortutako
jarraipne batzordean.
Aisiako gida
16 urtez beherakoentzat herrian eta Buruntzaldean euskaraz antolatzen diren eskola-orduz kanpoko jarduerak topatuko dituzu gidan. Gida 0-16 urte bitarteko guztien etxeetara iristen da. Iraila hasieran, ikasturte hasierarekin bat etorriz, buzoiratzen da bi urtez behin. Gidak balioko dizu haurren eskola orduz kanpoko ekintzak hizkuntzaren ikuspegitik aukeratzerako orduan
Kirola euskaraz programa
• Kirol zerbitzuak
(kiroldegiak): Zerbitzu egiten diren jarduerak euskalduntzea.
Esku hartzea bi jardueratan egitea aurreikusten da 2005/2006 ikasturtereako:
1. - Kiroldegietako ikastaroak (diagnostikatu eta eragin)
2.- Zerbitzu guztiei dagozkien kontratazio eta kontzesioen jarraipena
(baldintza-pleguetan hizkuntzako baldintzak jasotzen diren edo ez
eta nola)
• Eskola-kirola: Bigarren mailako lehentasun izango du eta soilik
entrantzaileak profesionalizatzeko aukera zenbaterainokoa den azterteuko
da eskualde-mailan (gurasoentzako liburuxka ere argitaratuko da)
Abizenak euskaraz jartzeko
Eskuorri honetan abizenak euskal grafiaz jartzeko zein urrats eman behar dituzun adierazten zaizu. Euskara Zerbitzuaren lankidetza izango duzu prozedura honetan. Apelliduak abizendu!
Idatziak
liburuxkaren banaketa
Deba bailarako udalek argitaratutako liburuxka (egunerokoan
edozein herritarrek erabil dezakeen hainbat idatziren ereduak jasotzen
dituena) banatzea herritarren artean.
Euskarazko produktuen katalogoa
Katalogo gisako argitalpen baten bidez, 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat merkatuan dauden hainbat produkturen berri izango duzu bertan: informatika, bideoak, jolasak, diskoak, liburuak, aldizkariak...Katalogoa Eguberrien aurretik etxeetara banatzen da eta urteko nobedadeak biltzen ditu. Erosketak egiterakoan ezinbestekoa!
Gazteak eta administrazioa
Gazteok izaten duzue administrazioarekin harremana; esate baterako, gaztelekuak eta gaztetxeak, autobusen erabilera, isunen kudeaketa, kirol zerbitzuak e.a. Idatzi honetan harreman hori euskaraz bideratzeko erraztasunak ematen zaizkizu.
Euskarazko produktuen katalogoa
Katalogo gisako argitalpen baten bidez, 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat merkatuan dauden hainbat produkturen berri izango duzu bertan: informatika, bideoak, jolasak, diskoak, liburuak, aldizkariak...Katalogoa Eguberrien aurretik etxeetara banatzen da eta urteko nobedadeak biltzen ditu. Erosketak egiterakoan ezinbestekoa!
Euskalduntze-alfabetatzea
sustatzeko programa
Eskualdean daude euskaltegi eta udalen arteko harremana bultzatzea, proiektuak
ezagutzeko eta elkarlan baterako biderik ote dagoen aztertzeko. Ikasturteko
egitasmo guztietan helduen euskalduntze-alfabetatzea zehar-lerro gisa landuko
dugu eskualdeko euskaltegiekin batera.
Horretarako, gure planaren berri eta berezeki Euskalduntze-alfabetatze arloan
lantzeko aukera izan dezaketen agitasmoen berri izango zaie, azken hauteako
hainbat esku hartze hitzartzeko.
Bigarren Hezkuntzako ikastereduak hobetzeko plana
Buruntzaldeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoan euskararen
egoera hobetzeko plana onartu zen 2002/03 ikasturtean. Hiru urteko plan
honek honako lan-ardatz hauek ditu:
1- Euskarazko heziketa zikloen eskaintza zabaltzeko neurriak.
2- Euskarazko materiala prestatzeko neurriak.
3- Irakasleak euskarazko gaitasunean prestatzeko neurriak.
4- Ikasleek euskarazko aukera eska ditzaten suspertzeko neurriak.
5- Euskarazko heziketa-zikloak lan-munduarekin uztartzeko neurriak.
“Euskara Merkataritzara”:
arrandegien sektorean eragiteko programa
Eskualdeko arrandegietan arraina identifikatzeko erabiltzen diren
pintxoak euskara hutsez argitaratu eta banatu ditugu. Horrez gain, publizitatea
egin diegu pintxo horiek erabiltzen dituzten arrandegiei, eta
bezeroen artean agenda bat dugu, errezetak eta trukuak jasotzen dituena.
“Euskara
Merkataritzara”: harategien sektorean eragiteko programa
Eskualdeko harategien artean hizkuntzazko gutxieneko baldintza betetzen
dutenei publizitatea, bezeroentzako agenda eta despiezeko kartela banatuko
dizkiegu.
Buruntzaldeko enpresa-munduan euskara erabiltzeko plana
2003-2004 ikasturtean prestatutako “Buruntzaldeko enpresa
munduan euskara erabiltzeko plana” abian jarri dugu ikasturte
honetan.
Ahozkotasuna
sustatzeko programa
Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin elkarlanean egindako programa
da. Iazko ikasturtean jarri genuen martxan Buruntzaldeko ikastetxeetan
Familia
bidezko transmisio plana
Bi lan-ildo ditu 2005-06 ikasturterako plan pilotuak:
- Bata, osasun zentroetan ama izateko heziketa.ikastaroetan
esku hartzea, motibazioa sustatzea izango duena
herlburu nagusia
- Eta beste, herri bakoitzeko ikastetxe bateko gela jakin
batzuetako gurasoengan eragiteko programa bat
abian jartzea, etxko hizkuntza ohiturak aldatzea
helburu duena.
Gazteak eta administrazioa
Gazteok izaten duzue administrazioarekin harremana; esate baterako, gaztelekuak eta gaztetxeak, autobusen erabilera, isunen kudeaketa, kirol zerbitzuak e.a. Idatzi honetan harreman hori euskaraz bideratzeko erraztasunak ematen zaizkizu.
"Euskara Merkataritza":
Fruta dendak
Euskualdeko fruta dendei eskatu beharreko hizkuntzazko
gutxieneko baldintza definitu, eta baldintza hori betetzeko konpromisoas
hartu eta betetzen duten fruta denden berri emango dugu herritarren
artean, publizitatea, bezeroentzeko agenda eta antzeko beste eukarri
batzuen bidez.
"Euskara
Merkataritza": Ile-apaindegira sektorean eragiteko
programa
Eskualdeko ile-apaindegi eta estetika zentroei eskatu beharreko
hizkuntzazko gutxieneko baldintza definitu, eta baldintza hori betetzeko
konpromisoa hartu eta betetzen duten establezimenduen berri emango dugu
herritarren artean, publizitate, bezeroentzako agenda eta antzeko
beste euskarri batzuen bidez.
Aisialdiko begiraleen
ikastaroa
Bi urtetik behin antolatzen da ikastaro hau Buruntzaldean.
Ikastaroaren ezugarriak:
- Ordu kopurua: 200 ordu (Ikastaro teorikoa)
- Egutegia: Urritik maiatzera (Asteburuetan)
- Matrikula prezioa: %50 ikasleak eta % 50 udalak
- Talde osatzeko gutxieneko kopurua: 18 lagun
Idatziak liburua
Deba Bailarako Udalek argitaratutako liburuxka, egunerokoan
edozein herritarrek erabil dezakeen hainbat idatziren ereduak jasotzen
dituena: gonbitak, zorion agurrak, oharrak...
Etxejabeen komunitateetako
agiriak
Deba bailarako udalek argitaratu duten liburuxka, etxejabeek
administraziorako behar dituzten hainbat idatziren ereduak jasotzen
dituena..
Etorkinen
arloan eragiteko plana
Etorkinentzako hizkuntzaren aldetiko harrera-plana prestatu
nahi da, sektore honekin harreman duten eragile guztien parte hartzea
bultzatuz.