| Orain umetxo
bat daukazue esku artean, eta gaurtik bertatik hasi beharko
duzue haurraren etorkizuna bideratzen. Ume sortu berriari hainbat
gauza eman behar zaizkio: babesa, arreta, maitasuna, janaria,
arropa...eta HIZKUNTZA(k). Hizkuntzak beharko ditu zuekin eta
bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, pentsatzeko,
jolasteko... Umearen hasierako bizimoduan,
familia du bere mundu osoa. Hortik jasoko duen hizkuntza izango
du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Umeari
euskaraz eginez gero, eta gurasoen artean ere euskaraz aritzen
bazarete, umeak euskararekin duen harremana eta lotura osoagoak
izango dira.
Aurrerantzean, beste erabaki batzuk hartu beharko
dituzue, bai eskolako ikasteredua, bai eta haurrari aisialdia,
jolasak, kirolak...euskaraz egiteko aukera ematea ere.
Horrela ziurtatuko duzue etorkizunean zuen
seme-alabak elebidun osoak direla, eta beste hizkuntza batzuk
errazago eta hobeto ikasiko dituztela.
Umeak mundu honetan ematen duen leen
pauso honetan lagundu nahi dizuegu: bai umeari, bai zuei gurasooi
eta bai euskarari ere. Horretarako bidali dizuegu honako material
hau.
• Umeekin erabiltzen diren hitzen zerrendatxoa
• Haur kanten diskoa
• Gainera, euskara ikasteko informazioa nahi baduzue,
jo ezazue Euskara Zerbitzura edo berriko euskaltegietara
|
|