| Andoaingo
udal kirol instalazioak Andoaingo Kiroletako Udal
Patronatuak kudeatzen ditu. Patronatu hau 1992.
urtean sortu zen Erakunde Autonomo Lokal gisa.
Patronatuko
gobernua eta administrazioa ondoko erakundeen
esku dago:
a) Zuzendaritza Batzordea
b) Lehendakaria
c) Kudeatzailea edo gerentea
Zuzendaritza
Batzordeak bere gain hartzen ditu Udal Kirol Patronatuaren
gobernua eta kudeaketa, eta ondorengo batzarkideek
osatzen dute:
Lehendakaria: alkatea edo eskuordetzen duen zinegotzia
Bokalak:
- Udal ordezkaritza duten zinegotzi talde bakoitzeko
zinegotzi bat
- Udalerrian dauden kirol klub edo erakunde federatuen
bi ordezkari
- Eskola kontseiluko bi ordezkari
Zuzendaria
Idazkaria
|